Agentzia 1992an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Bruselan kokatua eta nazioarteko ekimen gisa defini daitekeena.
Etengabe handitzen ari den “mugarriak diren gauzen zerrenda” batek egituratzen du hainbat ikertzailerekin lankidetzan egindako kooperatiba hau. Egitasmo honek naturaren eta kulturaren sailkapenen arteko zatiketa erradikalari aurre egin eta “muga” kokatzen diren gauzak biltzen ditu.
Zerrendak, batez ere, jabetza intelektualari buruzko auzietatik eratorritakoak ditu ardatz. XVII. mendeko komunalen itxituratik hasita, gaur egun kapitalismo integratuak irentsi dituen munduko hainbat lurraldetan gertatzen diren auziak biltzen ditu.
Mundu mailako krisi ekologikoak gure mendeko bitartekoei eta gure arteko mendekotasunei buruzko interesa piztu du. Bitarteko guztiek propietate batzuk dituzte, eta ingurune batean bizitzeak propietate horietara egokitzea dakar. Propietateen berpizte hori kontrakarrean dago jabetzaren gaur egungo legezko definizioarekin, jabetza esklusibotzat hartzen baita.
Jabetza intelektualaren kontzeptu kolonialak oinarri hartzen du kulturaren eta naturaren arteko zatiketa, eta, ondorioz, adierazpenen eta ideien, sorkuntzen eta ekintzen, subjektuen eta objektuen, gizakien eta ez-gizakien, originaltasunaren eta tradizioaren, gizabanakoen eta kolektiboen, izpirituaren eta gorputzaren artekoa. Banaketa horiei dagokienez, zerrendan txertatutako eztabaida bakoitza erresistentzia baten lekuko da.
Erakusketa-, emanaldi- eta argitalpen-formatuak uztartzen dituzte “batzar” direlakoek, eta horietan landutakoak, zerrendan ere badaudenak, mugarritzat ditu Agentziak. Batzar bakoitzak balizko inklusioei buruzko espekulazioak egiten ditu.
Gauzen zerrenda, artxibo irekien eguna Agentzia, r. Theodore Verhaegenstr. 18, 1060 Bruselak, +32-2-5386023